261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (281 KB - 3 orri.)
- EPUB (300 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5583
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 16koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenei sariak emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien hirugarren edizioaren deialdia onartzeko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2020ko irailaren 23an emandako Aginduan ezarritakoaren arabera, epaimahaiak egindako proposamena aztertuta eta zortzigarren oinarria aplikatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria ematea –egiaztapen-diploma eta 10.000 euro– proiektu honi:
Eskatzailea: Manuel José García Rodríguez.
Proiektuaren izena: Smart Public Tender, Plataforma Inteligente de Licitaciones Públicas para Euskadi.
Balorazioa: 15,11 puntu 20tik.
Bigarrena.– Bigarren puntuaziorik onena lortu duen proiektuari bigarren saria ematea –egiaztapen-diploma eta 8.000 euro–, proiektu honi:
Eskatzaileak: Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo.
Proiektuaren izena: AvatarParking.
Balorazioa: 14,31 puntu 20tik.
Hirugarrena.– Proiektuetako bakoitzerako epaimahaiak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar daiteke sail bereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Seigarrena.– Saritutako pertsonek saria onartu dutela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko dute 3 egun naturaleko epean, saria emateko ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 16a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
JONE BERRIOZABAL BOVEDA.