Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5579

105/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordio bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen baita Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua.

Gobernu Kontseiluak, 2020ko abenduaren 22an batzarrean, onartu du erabakia zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen baita Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua. Hori horrela, behar bezalako publikotasuna izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen baita Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua akordioaren testua. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 22KO 105/2020 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN 2020KO ABENDUAREN 22KO AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREN ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONARTZEN DUENA, ETA 2017-2020 ENPLEGURAKO PLAN ESTRATEGIKOAN SARTZEN DITUENA ERTZAINTZAREN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTEEN KATEGORIAN SARTZEKO ETA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ESTATUTUPEKO LANGILE FINKO IZATEKO LANPOSTU-KOPURUA

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkera kontuan hartuta), «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen du legegintzako errege-dekretu horrek): «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».

Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Gobernu Kontseiluaren Erabaki honen bidez, Hezkuntza Administrazioari dagokionez, Maisu-maistren kidegoko enplegu eskaintza publiko bat egitea onetsi egiten da 2020. urterako, 836 plaza, hain zuzen.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 70.1 artikuluan ezarritako epean gauzatuko da enplegu publikoaren eskaintza, bai eta horri dagozkion deialdiak ere.

Bestalde, Segurtasuneko sailburuak ezagutzera eman dio Gobernu Kontseiluari Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko deialdiaren proposamena (XXX. Promozioa); guztira, 700 lanpostu izango dira.

Era berean, Osasuneko sailburuak Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartuko dituen plazen berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Enplegu Publikoaren Eskaintza horretan, kategoria profesional desberdinetako 1.002 plaza sartu dira.

Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aurreko proposamen horiek, eta, hartara, 2020an, guztira, 2.538 lanpostu sartu dira enplegu publikoko plaza gisa 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2020rako enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

2. artikulua.– Dagozkion deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta baldintzak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.

3. artikulua.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko plazak (XXX. Promozioa); II. eranskinean zehaztu dira zein.

4. artikulua.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren enplegu publikoaren eskaintzako plazak, estatutupeko langile finkoak izateko; III. eranskinean adierazi dira zein.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA
HEZKUNTZA-ADMINISTRAZIOKO PLAZA-KOPURUA

A) Funtzionarioak

Maisu-maistren Kidegoa: 836

II. ERANSKINA
ERTZAINTZAKO PLAZA-KOPURUA

Oinarrizko Eskalako Agenteen Kategoria (XXX. Promozioa): 700

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO PLAZA-KOPURUA

Estatutupeko langile finkoak: 1.002


Azterketa dokumentala