Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5578

AGINDUA, 2020ko abenduaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat (520010/72) izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko azaroaren 4ko aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraituz (2020ko azaroaren 13ko EHAA, 226 zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Sara Martínez de Santos Saldaña andrea izendatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari. Lanpostuaren datuak: kodea: 520010; dotazioa: 72; taldea: C/D; destino-osagarriaren maila 18, berariazko osagarria: VI-A.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala