Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

259. zk., 2020ko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5557

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetzaren kargura 2020ko laguntzak ematen baitira, ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen ditu, eta jarduera mota bi bereizten. Batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonen babesean zentratuak, eta, bestetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertain eta luzerako esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-jarduerez gain, barne hartzen baitituzte erakunde humanitarioak indartzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez (2020ko martxoaren 10eko EHAA, 48. zk.), 2020ko ekitaldiko deialdia egin zen garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak emateko.

Halaber, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez (2020ko ekainaren 17ko EHAA, 118. zk.) garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak emateko 2020ko ekitaldirako bideratutako zuzkidura ekonomikoaren zenbatekoa emendatu zen.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak analisi teknikoa eta laguntza-eskabideen balorazioa egin eta gero, eta deialdiaren ebazpenaren 4. artikuluan horretarako izendatutako balorazio-batzordeak egindako laguntzak emateko proposamena ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea ebazpen honen I. eranskinean zehazten den erakundearen uko-egitea.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntza esleitzea II. eranskinean jasotzen den erakundeari; bertan zehazten dira zenbatekoa eta baldintzak.

Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea ebazpen honen III. eranskinean zehazten diren erakundeei, funtsak agortzeagatik.

Laugarrena.– Kanpo uztea IV. eranskinean zehazten diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik, hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 3a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

I. ERANSKINA
UKO EGINDAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ESKABIDE EZ ONARTUAK DIRU-FUNTSAK AGORTZEAGATIK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala