259. zk., 2020ko abenduaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (446 KB - 22 orri.)
- EPUB (568 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5552
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita 2021eko dirulaguntza deialdi bat, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua.
Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuak honako programa honen oinarri orokorrak ezartzen ditu: EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programa (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149 zk.koa). Beti ere, 1997ko abenduaren 11n sinatu zen EAEko Laneko Osasunerako eta Arriskuen Prebentziorako Lanbide Arteko Akordioaren III. atalean («Prebentziorako prestakuntza») ezarritakoarekin bat etorriz (1998ko urtarrilaren 27ko EHAA, 17. zk.koa).
Urtero egiten da dirulaguntza-jarduera horretarako deialdia, prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza sustatzeko, langileen ordezkari horiek eginkizun espezifikoak baitituzte laneko arriskuen prebentzio-arloan Izan ere, ezagutza normatibo eta tekniko horiekin, lankidetzan jardun dezakete enpresetako zuzendaritzekin, prebentzio-jarduna hobetzeko, eta langileen elkarlana susta eta bultza dezakete laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren aplikazioan. Eta, bereziki, besteak beste, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeari dagokion zaintza- eta kontrol-lana egin dezakete, kontsultatuak izateaz gain, aldez aurretik, enpresaren aldetik, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 33. artikulua kontuan hartuta.
Horregatik, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, urteko deialdi publikoa onartu da 2021ean EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza hori emango duten entitate publiko edo pribatuen dirulaguntzetarako.
Egungo osasun-egoera dela-eta, prebentzio-ordezkariei oinarrizko prestakuntza hori ematen dieten erakunde publikoek edo pribatuek bermatu egin beharko dute betetzen dituztela SARS-CoV-2ak sortutako egungo pandemia-garai honetan osasun publikoaren arloan indarrean dauden neurri guztiak.
2021eko ekitaldirako, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen indarreko Dirulaguntza-plan Estrategikoaren babespean egin da deialdi hau (Osalanen web-orrian argitaratuta dago plana).
Kudeaketa azkartzeko, deialdiak 2021erako EAEko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedientearen izapidetze aurreratuari heltzen dio, honako hau kontuan hartuta: Agindua, 2007ko apirilaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa. Eta, horrenbestez, deialdiaren xede diren dirulaguntzak gauzatzeko, nahitaezkoa da kreditu egokia eta nahikoa izatea Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko aurrekontu orokorretan.
Dirulaguntzen deialdia egiteko, hauek bete behar dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua), Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean oinarrizko manuak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez garatua), eta laguntzetan eta dirulaguntzetan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Eta eskuragarri dauden bitarteko ekonomikoak baliatuko dira, ebazpen honetako irizpideen arabera.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen helburua da 2021eko aurrekontu-ekitaldirako onartzea ekitaldi horretan, 2021eko urtarrilaren 14 eta azaroaren 26 artean (barne), EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten entitate publiko edo pribatuentzako dirulaguntzen deialdia, honako dekretu honetan xedatuaren arabera: 125/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak (EHAA, 149 zk., 2018ko abuztuaren 3koa).
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Aurreko artikuluko xederako baliabide ekonomikoak Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kreditu egokietatik aterako dira, eta hirurehun mila euro inguru dira (300.000).
2.– Ebazpen honetan ezartzen denez, deialdi honen guztizko aurrekontu-zuzkiduratik, gehienez ere, 100.000 euro bideratuko dira zati arautzailearen prestakuntza finantzatzeko, eta, gehienez ere, 200.000 euro, zati teknikoaren prestakuntza finantzatzeko, hala xedatuta baitago uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 9. artikuluan. Dekretu horren bidez, honako programa honen oinarri orokorrak ezartzen dira: EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programa.
3.– Dirulaguntza horiek emateko, nahitaezkoa da kreditu egokia eta nahikoa izatea horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko aurrekontu orokorretan, honako hau kontuan hartuta: Agindua, 2007ko apirilaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa; zehazki, aginduaren 5.3 artikuluan xedatua.
3. artikulua.– Erakunde onuradunak.
Deialdi hau egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten entitateei zuzenduta dago. Erakundeok prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza emateko betekizunak bete behar dituzte, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuan araututakoari jarraituz (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.), eta, gainera, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak egiaztatuak izan behar dute. Hona hemen entitateok:
1.– Prestakuntza-zentroak, publikoak zein pribatuak.
2.– Erakunde sindikalak.
3.– Prebentzio-zerbitzu egiaztatuak, zerbitzuak itunduta dituzten enpresetako prebentzio-ordezkariei dagokienez.
4. artikulua.– Eskabideak izapidetzea.
1.– Dirulaguntza hori EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak prestatzeko akreditatuta dauden entitateek eskatu ahal izango diote Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari, honako dekretu honen 5. artikuluan xedatuaren arabera: 125/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak.
2.– Ikasleak prebentzio-ordezkariak baino ez dira izango, eta aurrez nahitaez inskribatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko laneko arriskuak prebenitzeko ordezkarien erregistroan (Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari atxikita).
3.– Eskaera egiteko prozedura elektronikoa baino ez da izango. Prestakuntza-ekintza bakoitzerako, dirulaguntza-eskaera aurkeztu beharko da EAEko Administrazio Publikoaren https://www.euskadi.eus/egoitza egoitza elektronikoan elektronikoki izapidetuta. Eskaeraren edukiak ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta da, eta eskatutako dokumentuak ere aurkeztu beharko dira (eskuragarri daude a) eta b) letretan aipatutako prozedura elektronikoetan).
a) Arlo normatiboko prestakuntzari dagokionez, honako hau da izapidea egiteko jarraibideak eskuragarri dauden eta inprimakiak lortzeko erabili behar den administrazio-prozedurako informazio-fitxa:
Prebentzio-ordezkariei arlo normatiboan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (1029806).
Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/servicios/1029806
Euskaraz: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029806
Kontuan hartu behar da 1029806 zenbakia prozeduraren kodea dela Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen katalogoan.
a) Arlo teknikoko prestakuntzari dagokionez, honako hau da izapidea egiteko jarraibideak eskuragarri dauden eta inprimakiak lortzeko erabili behar den administrazio-prozedurako informazio-fitxa:
Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (1029906).
Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/servicios/1029906
Euskaraz: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029906
Kontuan hartu behar da 1029906 zenbakia prozeduraren kodea dela Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen katalogoan.
4.– Eskabide elektronikoarekin batera hauek aurkeztu behar dira:
«III. eranskina. Prestakuntza-ekintzaren datuak», dirulaguntza jasotzeko eskabideari loturiko prestakuntza-ekintzan parte hartuko duten prebentzio-ordezkarien behin behineko datuak jasotzen dituen dokumentua.
5.– Eskaera egin ondorengo izapideak (sartzea, izapidetzea eta espediente bakoitzaren jarraipena egitea) «Nire karpeta» (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta atalaren bidez egingo dira (gaztelaniaz, https://www.euskadi.eus/micarpeta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
6.– Enpresei eta entitateei (pertsona juridikoak) dagokienez, honako helbide honetan daude EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko onartuta dauden bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak (gaztelaniaz, https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos).
7.– Hirugarrenen alta ere egoitza elektronikoan izapide daiteke elektronikoki (pertsona juridikoak izapidetze elektronikoa egitera behartuta daude, eta, beraz, hala egin beharko dute), balia daitekeen zerbitzu egokiaren bidez. Helbideak hauek dira: https://www.euskadi.eus/altaterceros eta https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
8.– Era berean, ordezkari baten bitartez egin daiteke izapidetze elektronikoa, eta, horretarako ordezkaria Eusko Jaurlaritzako ordezkarien erregistroan inskribatu beharko da helbideok erabilita: https://www.euskadi.eus/representantes eta, euskaraz, https://www.euskadi.eus/ordezkariak
5. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epeak.
1.– Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 4an hasiko da (urteko lehen egun balioduna), eta 2021eko azaroaren 15eko 23:59an amaituko edo, bestela, deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak amaitzean. Azken kasu horretan, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn.
2.– Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun baliodun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari.
6. artikulua.– Eskabideen akatsak zuzentzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena den urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideek eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 eguneko epearen barnean gabezia hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak berariazko ebazpena eman eta jakinarazi ondoren.
Akatsen zuzenketaren jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak «Nire karpeta» (https://www.euskadi.eus/micarpeta atalean kontsultatu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/sede). Jakinarazpen hori egindakotzat joko da, interesdunak jaso izana elektronikoki izenpetzen duenean. Jakinarazpena bidali eta hamar eguneko epean interesdunak ez badu edukia eskuratu, ukatu egin duela ulertuko da, eta izapidea egindakotzat joko da prozeduraren arabera, non eta ez den egiaztatzen, ofizioz edo entitate hartzaileak eskatuta, teknikoki edo materialki ezin izan dela jakinarazpen horren edukira sartu.
7. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.
1.– Deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko, prestakuntza-ordu bakoitzeko aplika daitezkeen gehieneko modulu ekonomikoak 118,78 eurokoak izango dira irakaskuntza-ordu bakoitzeko (modulu horien plangintza egitetik zein gauzatzetik eratorritako kostu guztiak barnean direla).
Kontuan hartuta 125/2018 Dekretuaren 14. artikulua.
2.– Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzaile kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da.
Parte hartzen duten prebentzio-ordezkariak 15 baino gutxiago badira, gaztelaniaz ematen diren ikastaroetan, ekintzaren finantzaketa-ehunekoa uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan xedatuaren arabera izango da (beheko taula).
3.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso gutxienez 10 ikasle biltzen ez dituzten taldeek. Euskarazko taldeak salbuetsita, gutxienez bost prebentzio-ordezkari dituzten taldeak ere onartuko direlako, euskararen erabilera sustatzeko laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntzan. Euskarazko ekintzen finantzaketa taula honen arabera egingo da:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
4.– Dirulaguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak dagozkion prestakuntza-eskuliburuak emango dizkio doan ikasle bakoitzari. Sobera geratzen diren eskuliburuak Osalani itzuli beharko zaizkio.
5.– Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.
8. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.
1.– Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean, dirulaguntza jasotzen duen entitateak eskatutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu. Dirulaguntzen justifikazioak «Nire karpeta» (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta atalaren bidez egingo dira (gaztelaniaz, https://www.euskadi.eus/micarpeta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Dokumentu horiek guztiek ondo beteta egon behar dute, eta informazioak osoa izan behar du. Informazioa ez bada zuzena edo osoa, erakunde eskatzaileak zuzendu beharko du, eta, ez badu hala egiten, dirulaguntza ukatuko da.
Kontuan hartu behar da arlo normatiboa ematen duten entitateek eman behar dietela «V. eranskina. Prebentzio-ordezkariei arlo Teknikoko oinarrizko prestakuntza emateko akreditatuta dauden zentroen zerrenda» parte hartzaileei. Zerrenda hori akreditatutako zentroen zerrenda aldatu ahala eguneratuko da, are deialdi honek iraun bitartean ere. Zati normatiboa ematen duten entitateek prozedura elektronikoan dagoen zerrenda berriena aurkeztu beharko diete prebentzio-ordezkariei, IV. eranskinaren bidez hautatzen duten zati teknikoaren zentroa hautatzeko.
2.– Justifikazioan aurkeztu beharreko dokumentuak hauek dira:
«III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak» behin betiko dokumentua, dirulaguntzaren xede den prestakuntza-ekintzan parte hartzen duten prebentzio-ordezkariei buruzko azken datuekin.
«II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria» dokumentu eskaneatua pdf formatuan. Prestakuntza-ekintza zer egunetan eman den jaso behar du, bai eta parte hartzen duten prebentzio-ordezkari eta irakasle guztien NA zenbakia, izen-abizenak eta sinadura ere.
«IV. eranskina. Arlo teknikorako prestakuntza-zentroari dagokionez, prebentzio-ordezkariak egindako hautaketari buruzko datuak» baterako pdf dokumentu eskaneatua, bertan jasota zer eskaera egin dituzten prebentzio-ordezkariek zati teknikoari dagokionez, zeinean, V. eranskinean jasotzen diren akreditatutako prestakuntza-zentroetako biren artean aukeratu behar baitute. IV. eranskina, zati normatiboa ematen duten entitateek (sindikatuak gehienak) baino ez dute aurkeztu behar; gainera, aipatutako IV. eranskinean jasotako Datuen Babesari buruzko Informazioa emango diete ikasleei.
«VI. eranskina. Ebaluazio-galdetegia. Prebentzio-ordezkaria» dokumentu eskaneatua. Prestakuntza-ekintzako ikasleek erantzundako inkestak jaso behar ditu, eta izena eman duten ikasleen kopurua eta inkesta hau erantzun duten ikasleen kopurua adieraziko dira.
«VII. eranskina Ebaluazio-galdetegia. Irakasleak» dokumentu eskaneatua. Prestakuntza-ekintzaren irakasleak erantzundako inkesta jasoko du.
3.– Justifikazioak eta bete beharreko ereduak izapidetzeko azalpenak eskuragarri daude EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/sede), ebazpen honetako 4.3.a) eta b) artikuluan adierazitako prozedura elektrikoetan.
4.– Administrazioak egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-eskumenak esleituta dauzka. Horregatik, edozein unetan, eskaera, aurkeztutako dokumentuak eta erantzukizunpeko adierazpenak ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio eta dokumentazio osagarri guztia eskatuko die entitate eskatzaileei, bai eta, benetakotasuna egiaztatzearren, jatorrizko dokumentazioa aurkezteko ere. Horregatik, Administrazioak prozedurarekin aurrera ez jarraitzea erabaki ahal izango du, aurkeztutako datuetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa izanez gero, entitate eskatzaileari legozkiokeen beste erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak baztertu gabe.
9. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, eta jakinarazteko modua.
Kontuan hartuta 125/2018 Dekretuaren 13. artikulua.
– Deialdiaren ebazpena, dirulaguntza emateari dagokionez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emango du, erakunde horretako teknikariek egindako txostenak aintzat hartuta.
2.– Eskabideek deialdiko betekizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrez ikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Funtsak agortzen badira, aurkeztu diren eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira deialdi honen esparruan.
3.– Hartutako ebazpena erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, banaka, gehienez ere bi hilabeteko epean, dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu eta biharamunetik aurrera.
4.– Ebazpenen jakinarazpenak «Nire karpeta» (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta atalaren bidez egingo dira (gaztelaniaz, https://www.euskadi.eus/micarpeta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
5.– Atal honetan aipatutako epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, beren eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute erakunde interesdunek, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluak.
6.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, interesdun bakoitzari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
7.– Publikotasun-ondorioetarako soilik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dirulaguntzak emateko ebazpenak.
10. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.
Prozedura honetan jasotzen diren datu pertsonalak honako hauek kontuan hartuta tratatuko dira: 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa (DBEO), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673); eta datuen babes-arloko gainerako garapen-arauak.
Jakinarazten da datu pertsonalak «Prebentzio-ordezkarien prestakuntza diruz laguntzea eta kudeatzea» izeneko tratamendu-jardueran jasoko direla.
Tratamendu horren arduraduna Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea da. Tratamendu horren helburua da dirulaguntza eta laneko arriskuen prebentziorako ikastaroen antolaketa kudeatzea, prebentzio-ordezkariak prestatzeko eta ikastaroak ziurtatzeko.
Bere legitimazioa hau da: interes publikoan edo tratamenduaren arduradunari emandako ahal publikoak erabiliz egindako eginkizun bat betetzeko behar den tratamendua; 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzen duena; 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; eta 125/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak. Erabakia, 1997ko abenduaren 19koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «EAEn Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbide Arteko Akordioa» erregistratzeko eta argitaratzeko dena.
Deialdi honetan parte hartzen dutenei buruzko datuak honako hartzaile hauei jakinarazi ahal izango zaizkie: Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa; bidezko interesdunak; autonomia-erkidegoko beste organo batzuk; sindikatuak eta langile-batzordeak; prestakuntza-entitateak.
Deialdi honetan parte hartzen dutenek honako eskubide hauek erabiltzeko eskubidea dute: sartzeko eskubidea; zuzentzekoa; ezabatzekoa; eramangarritasun-eskubidea; mugatzeko eskubidea; aurka egitekoa; ezeztatzekoa; eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako beste edozein eskubide.
EAEko Administrazio Publikoko Datuen Babeserako Ordezkariaren Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza (https://www.euskadi.eus/web01-aprat/es/contenidos/informacion/rat/es_def/es/contenidos/informacion/rat/es_def/adjuntos/0625_es.html).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea kontatzen. Hori guztia hala xedatuta dago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan.
Barakaldo, 2020ko abenduaren 2a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
I. ERANSKINA
ESKABIDEKO PROZEDURETAN JASOTZEN DIREN DATUEI BURUZKO INFORMAZIOA
Eranskin honek informazioa besterik ez du ematen, eta helburutzat du entitate interesdunei ezagutaraztea nolako egitura eta edukia aurkituko duten dirulaguntzaren eskabide elektronikoa EAEko Eusko Jaurlaritzako Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egitean (https://www.euskadi.eus/egoitza).
1.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren laguntza.
Eusko Jaurlaritzak, DACIMA Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren bitartez (Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoan eskuduna baita), zenbait jarraibide-gidaliburu sortu ditu EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza), pertsonek eta entitateek tramitazio elektronikoaren alderdiak ezagut ditzaten eta izapidetze horretan lagungarriak izan daitezen.
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren menu horizontalean, «Laguntza» izeneko atal bat sortu da, eta, han, herritarrek eta entitateek eskuragarri izango dituzte izapidetzeko laguntza- eta euskarri-gida horiek.
Tramitazioan arazoren bat izanez gero, hona hemen zenbait konponbide:
– Harremanetan jartzea Osalan Zerbitzu Zentralen telefonoaren bidez: 94 403 21 90 (08:30etik 14:30era).
– Tramitazio elektronikoan arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Erabiltzaileentzako (edo entitateentzako) Arreta Zentroarekin, 945 01 68 38 telefonora deituta.
Prozedura hauetan sortutako espediente guztiak hemen kontsulta daitezke:
«Nire karpeta» (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta atalean (gaztelaniaz, https://www.euskadi.eus/micarpeta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
2.– Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko egiaztapena.
Entitate eskatzaileak, dirulaguntza bat eskatu aurretik, egiaztatu beharko du prestakuntza emateko eskakizunak betetzen dituela, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuko 5. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Entitate eskatzailea akreditatuta ez badago, edo akreditatzeeko kontuan hartutako baldintzak aldatu baditu, akreditazioa eskatu beharko du EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza), honako hau baliatuta:
Administrazio-prozedura: prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko egiaztapena (1042406).
Honako hau da izapidea egiteko jarraibideak eskuragarri dauden eta inprimakiak lortzeko erabili behar den administrazio-prozedurako informazio-fitxa:
Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/autorizacion/formacion-basica-delegados-prevencion/y22-izapide/es
Euskaraz: https://www.euskadi.eus/baimena/oinarrizko-prestakuntza-prebentzio-ordezkariak/y22-izapide/eu
Kontuan hartu behar da 1042406 zenbakia prozeduraren kodea dela Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen katalogoan.
Egiaztapena jakinarazi ondoren, lehen aldiz egiaztatutako entitateak aukera izango du kasuko ikastaroak emateko, eta, horiek eman ondoren, aukera izango du ebazpen honetan jasotako dirulaguntza eskatzeko.
3.– Dirulaguntza eskatzeko prozedura mota.
Eskaera egiteko prozedura elektronikoa baino ez da izango. Eskabidea izapidetze elektronikoaren bidez aurkeztuko da EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza), izapide egokian, ebazpenaren 4. artikuluan adierazi bezala.
3.1.– Arlo normatiboa: prebentzio-ordezkarientzat arlo normatiboan oinarrizko mailako prestakuntza-ikastaroak egiteagatik dirulaguntza eskatzean, eskaera eskatutako dokumentazioa gehituta egin behar da:
Prebentzio-ordezkariei arlo normatiboan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (1029806).
Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/servicios/1029806
Euskaraz: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029806
Kontuan hartu behar da 1029806 zenbakia prozeduraren kodea dela Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen katalogoan.
3.2.– Arlo teknikoa: prebentzio-ordezkarientzat arlo teknikoan oinarrizko mailako prestakuntza-ikastaroak egiteagatik dirulaguntza eskatzean, eskaera eskatutako dokumentazioa gehituta egin behar da:
Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (1029906).
Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/servicios/1029906
Euskaraz: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029906
Kontuan hartu behar da 1029906 zenbakia prozeduraren kodea dela Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen katalogoan.
4.– Eskabidea betetzeko jarraibideak.
Eskabidea betetzerakoan, ezinbestekoa da entitatearen edo enpresaren sinadura-txartela edo ziurtagiri elektronikoa izatea. Gogoan izan zure entitatearen edo antolakundearen izenean diharduzula.
– Informazioa identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko bitarteko onartuei buruz: enpresei eta entitateei (pertsona juridikoak) dagokienez, honako helbide honetan daude EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko onartuta dauden bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak (gaztelaniaz, https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos).
– Ahalordeen erregistro elektroniko orokorra: era berean, ordezkari baten bitartez egin daiteke izapidetze elektronikoa, eta, horretarako ordezkaria Eusko Jaurlaritzako ordezkarien erregistroan inskribatu beharko da helbideok erabilita: https://www.euskadi.eus/representantes eta, euskaraz, https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
Entitateko titularraren datuak betetzeko jarraibide guztiak aurkituko dituzu eskabidean. Txartel edo ziurtagiri elektroniko egokiaren bidez konektatzean, eskabidean zer dela-eta diharduzun agertuko da. Zerrenda zabalgarrian ordezkatzen duzuna hautatu beharko duzu, eta zenbait entitate edo enpresatakoa bazara, edo zenbait ziurtagiri elektroniko badituzu, ordezkatze edo ahalordetze zuzena aukeratu behar duzu.
Tramitazioaren pausoren batean arazoak izanez gero, jarri harremanetan 945 01 68 38 telefonora deituta, edo Osalan Zerbitzu Orokorrekin 94 403 21 90 telefonoan (08:30etik 14:30era).
Eskabidean, besteak beste, kontzeptu hauek azalduko dira:
– Eskatzailea: hartzailetzat jotakoak izango dira; normalean, IFK duten pertsona juridikoak.
– Organo instrukzio-egilea: Osalaneko Zuzendaritza Nagusia da; horregatik ez da beste erregistrorik edo izenik sartu behar.
– Espedientean interesdun gisa dihardut: eskatzaile gehienek aukera hau hautatu beharko dute eskabidean, dagokien entitate juridikoaren langile gisa dihardute eta.
– Norbait ordezkatuz dihardut: baldin eta eskatzailearen langileak Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektronikoan erregistratuta badaude pertsona juridiko baten edo entitate baten langile gisa; kasu horretan, eskatzaileak bere identifikazio elektronikorako bitartekoak erabili ahal izango ditu, lan egiten duen entitatearen izenean. Kasu horretan, gainera, langileak bere entitatearen ordezkari gisa jardun dezake, eta entitatea espedientearen titular gisa agertuko da. Entitateko langile gisa izena emanda dauden langileek aukera izango dute entitatearen jakinarazpenak eta espedientearen xehetasunak ikusteko, eta, gainera, agiriak onetsi ahal izango dituzte, euren identifikazio elektronikorako bitartekoarekin (Nire karpeta aplikazioaren bidez).
5.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Entitate eskatzaileak, bere erantzukizunpean, zenbait baldintza betetzen dituela egiaztatu behar du, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako legedian araututako erantzukizunpeko adierazpenen bidez.
Horregatik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikulu hori kontuan hartuta: 1) erantzukizunpeko adierazpena da interesdunak sinatutako dokumentu bat zeinean adierazten baitu, bere erantzukizunpean, betetzen dituela indarrean den araudiak eskubide edo ahalmen bat aitortzeko edo hura baliatzeko ezarritako betekizunak, baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa, Administrazioaren esku jarriko duela hark hala eskatzen dionean, eta konpromisoa hartzen duela aurreko betebehar horiek betetzeko aitorpen edo baliatze horri dagokion denbora guztian. Administrazioek noiznahi eskatu ahal izango dute aipatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa emateko, eta interesdunak eman egin beharko du. 4) Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak. Halaber, administrazio publikoak halako zerbait gertatu dela adierazten dueneko ebazpenak xedatu ahal izango du interesduna behartuta dagoela egoera juridikoa leheneratzera eskubidea aitortu edo baliatu edo jarduera hasi aurreko unera, eta ezinezkoa dela xede bereko beste prozedura bat hastea legeak zehaztutako epe batean; hori guztia, aplikatzekoak diren arau sektorialetan ezarritako moduan.
Hortaz, entitate eskatzaileak hau adierazten du bere erantzukizunpean:
1) Deialdian eta indarreko arauetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela.
2) Egia direla eskaera honetan eta aurkezpen- eta justifikazio-fasean gehitu zaizkion dokumentuetan jasotako datuak.
3) Akreditatzen duen dokumentazioa daukala, eta Administrazioaren eskura jarriko duela eskatzen zaionean.
4) Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
5) Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
6) Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan.
7) Konpromisoa hartzen duela ezarritako betebeharrak betetzen jarraitzeko eskubidearen aitorpenari atxikitako denboran zehar.
8) Ez dela dirulaguntza edo laguntzarik jasotzen ari, xede eta helburu bererako, ez administrazio publikoetatik ez erakunde pribatuetatik.
6.– Berariaz uko egitea.
Administrazioak ofizioz kontsulta egingo du jakiteko entitate eskatzailea egunean dagoen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez.
Erakunde eskatzailea ofiziozko egiaztatze horren edo instrukzio-organoak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeaz kontsulta egitearen aurka agertzen bada (39/2015 Legearen 28. artikuluan jasotako berariazko kontrakotasuna), betebehar horiek betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak erantsi beharko ditu. Horregatik, berariazko aurkakotasunari dagokion laukia markatu beharko du, eta betebehar horietan egunean dagoela egiaztatzeko behar diren dokumentuak erantsi (horretarako, «Dokumentuak gehitu» botoia erabil daiteke atal horretan, espedientean sartu nahi diren dokumentuen kopia gehitzeko aukera ematen baitu).
7.– Eskabidea sinatzea eta bidaltzea.
Azkenik, entitate eskatzaileak elektronikoki sinatuko du eskabidea, eta bidali egingo du. Eskabidea aurkeztu duela dioen erregistro telematikoa jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak elektronikoki sinatua.
Erregistro-dokumentuan, hauek jasoko dira: erregistroaren datuak (erregistro-zenbakia, erregistro-eguna eta aurkeztu den eguna), interesdun eskatzailearen datuak, helmuga, gaia eta erantsitako dokumentuen zerrenda.
Jarraian, dirulaguntza eskatzen duten entitateek ebazpenean zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 15 eguneko epean, gehienez ere, prestakuntza-ekintza amaitzen denetik hasita.
Tramitazioaren pausoren batean arazoak izanez gero, jarri harremanetan 945 01 68 38 telefonora deituta, edo Osalan Zerbitzu Orokorrekin 94 403 21 90 telefonoan (08:30etik 14:30era).