Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOIN-HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN ETA LIZENTZIATUEN EUSKAL AUTONIMIA ERKIDEGOKO ELKARGO OFIZIALA
5527

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkuntzako Irakasleen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialaren estatutuen testua jendaurrean jartzeko eta zuzenketak aurkezteko epea ireki dela jakinaraztekoa.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.2 artikuluan xedatutakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkuntzako Irakasleen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialak bere estatutuen testua jendaurrean jartzeko epe bat ireki du, Gobernu Batzordeak 2020ko abenduaren 3an onartu zuena, elkargokideek zuzenketak aurkez ditzaten hilabeteko epean, argitalpen hau egiten denetik aurrera.

Estatutuen testua Elkargoaren webgunean (https://www.colcafid.net) eta Elkargoaren egoitzan aztertu eta kontsultatu ahal izango da, aurrez hitzordua eskatuta, edo, hala badagokio, kopia bidaltzeko eskatu ahal izango da, paisvasco@colcafid.net helbidera eskaera egin ondoren. Zuzenketak adierazitako posta elektronikora bidali beharko dira hilabeteko epean, hau argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a.

Jarduneko presidentea,

INMACULADA MARTÍNEZ DE ALDAMA ORTUZAR.


Azterketa dokumentala