256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (290 KB - 5 orri.)
- EPUB (363 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5525
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ezereztu egin direla zenbait industria-establezimenduren inskripzioak Industria Erregistroan.
Industria-jarduerak hasteko erregimenari eta Industria Erregistroari buruzko martxoaren 17ko 29/2015 Dekretuak 16. artikuluan ezartzen duenez, Industria Erregistroko datuak etengabe eguneratuak egon daitezen behar diren jardunak garatu eta egiaztapenak egingo dira.
Ezin izan zaie jakinarazi espresuki establezimenduei ezereztu egin zaiela industria-establezimenduen erregistroko inskripzioa, birritan euren egokitzetan jakinarazten saiatu arren. Horiek horrela, iragarki hau aditzera ematen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan. Halaber, interesdunei hau jakinarazten zaie:
Hamabost egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko, bai eta inskripzioaren ezeztapenaren inguruan egoki ikusten dituzten alegazioak aurkezteko ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Lurralde Ordezkaritzan. Espedientea eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao).
Bilbao, 2020ko azaroaren 30a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.