256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5512
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2020ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Askabide/Liberación elkarteari ematea Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde Saria, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagaia baita. Sariak 14.400 euroko dotazioa dauka. Horrela, epaimahaiak 35 urte baino gehiagoko lana aintzatetsi nahi du, zeina esku-hartzearen ezaugarri izan baita prostituzioari banakako dimentsiotik heltzea, emakume bakoitzaren istorioak eta bizipenak errespetatuz eta baloratuz; eta dimentsio soziokomunitariotik, konplexutasun horri erantzun nahi dioten estrategia malguak diseinatuz.
Epaimahaiak Askabide/Liberación elkartearen lana nabarmendu nahi du EAEko prostituzioaren errealitatea ikusarazi duelako eta gizartearen aurrean emakume-kolektibo horren diskriminazio-egoera eta aukera-gabezia salatu dituelako.
Azkenik, epaimahaiak aitorpena zabaldu nahi die prostituzio-inguruetan emakumeekin lan egiten duten beste erakundeei ere.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.