Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5511

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2020. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen lehenengo lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez (2020-08-31ko EHAA, 170. zk.), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2020. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren II. kapituluak dirulaguntzen lehenengo lerroa arautzen du: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

Agindu horren 15. artikuluaren arabera, 381.920,00 eurokoa da aurrekontu-kreditua, EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko dirulaguntzak emateko dena.

2.– 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren 14. eta 16. artikuluetan zehaztuta dago finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituen eskatzaileak, bai eta zein diren esleipen-irizpide espezifikoak ere.

3.– Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko.

4.– 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren 4. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2020ko azaroaren 17an bilera eginik, ebazpen-proposamen bat prestatu zuen, laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskabideen inguruan, aurreko araudia kontuan harturik.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa ikusita, eta lehenago aipatutako 4. artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko laguntza gisa.

Bigarrena.– Onartutako dirulaguntza bi epetan ordainduko da: % 70, 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren 10.a) artikuluan ezarritako epea bukatu ondoren, berariaz ukorik egiten ez bada, eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastua egikaritu eta egiaztatu izana justifikatu ondoren; gainerako % 30a, 2021eko ekitaldian, 2021eko martxoaren 31 baino lehenago justifikatzeko zeuden gainerako ekintzak justifikatu ondoren, hurrengo puntuetan ezarritakoari jarraikiz. Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen ordainduko.

Hirugarrena.– Diruz lagundutako jarduerak dibulgatzea, hedatzea edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten diruz lagundutako jarduera guztietan, erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa duela.

Laugarrena.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu behar dira, edo, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuak, edo erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak emandako ziurtagiria. Azken kasu horretan, ziurtagirian adieraziko dira kontratatutako immigrazio-teknikariaren zenbakia eta lanbide-kategoria, eta harremanaren ondoriozko kostu ekonomikoa, bai eta garatutako ekintzen kostua ere, 2020. urteari dagokionez betiere.

Bosgarrena.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu ondoren, eta, gainfinantzaketagatik edo eskatutako faktura guztiak aurkeztu ez izanagatik, dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua murriztu behar bada edo jasotako diru guztia edo zati bat itzuli behar bazaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena eman beharko du, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen den egunetik aurrera, dagokion diru-itzulketa egiteko.

Seigarrena.– Dirulaguntzak eta erakunde onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala