256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (271 KB - 3 orri.)
- EPUB (274 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5510
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 19koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baitira ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako dirulaguntzak, 2019-2020 ikasturteko Irale programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkapenengatik.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 22ko Aginduak (2020-09-29ko EHAA) Irale programaren baitan 2020. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2019-2020 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2019-2020 ikasturteko bigarren txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko dirulaguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazten da 2019-2020 ikasturteko bigarren txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 19a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.