Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5508

AGINDUA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko abuztuaren 25eko Agindua. Agindu horren bidez, deialdia egin zitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, Hezkuntza Sailarekiko lankidetzan aritu nahi izanez gero, ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak eskola-eremuan garatzeko, 2020-2021eko ikasturtean (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).

2020ko abuztuaren 25eko Aginduaren bidez, irabazi-asmorik gabeko erakundeei dei egin zitzaien Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritzeko, 2020-2021eko ikasturtean, eskola-eremuan, ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko.

Akats bat gertatu da deialdi honetara bideratutako guztizko zenbatekoa lurraldeka banatzean.

Indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2. artikulua aldatzea. Honela geratuko da idatzita:

«2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Deialdi honetara laurehun eta hogeita hamabost mila zortziehun eta laurogeita hamar (435.890) euro bideratuko dira, lurraldeka honela banatuta:

a) Araba: 73.395 euro.

b) Gipuzkoa: 101.990 euro.

c) Bizkaia: 260.505 euro.

2.– Eskabide guztiei erantzun ondoren, hiru lurraldeetako edozeinetan, diru-kontsignazioa agortzen ez bada, soberakina beste bi lurraldeei dagozkien laguntzak finantzatzeko erabili ahal izango da.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala