Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5505

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 17koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1.c) artikuluan eta Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2020ko urriaren 21eko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz –ebazpen horren bidez iragarri zen Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (2020ko urriaren 30eko EHAA, 215. zk.)–, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzako Kanpo-harremanetarako teknikari espezialistaren lanpostua (A taldea, 28. maila, 511291/10 kodea) betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala