256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5504
1816/2020 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Manuel Álvarez Rubio jauna izendatzen den aldi baterako Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Digestio-aparatuko (Endoskopietako Arloa) Atalburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
2236/2019 EBAZPENA, 2019ko abenduaren 4koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Digestio-aparatuko (Endoskopietako Arloa) Atalburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten zen.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Manuel Álvarez Rubio jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Digestio-aparatuko (Endoskopietako Arloa) atalburu.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan zein azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraiki, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Manuel Álvarez Rubio jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Digestio-aparatuko (Endoskopietako Arloa) atalburu izendatzea.
Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko abenduaren 4a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere, kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 3a.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.