Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5503

1338/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako zuzendariorde lanpostutik kentzen baita Eneko Zarraoa Garmendia jauna.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 256/2013 Ebazpenaren bidez (2013ko apirilaren 15eko EHAAn), Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako zuzendariorde izendatu zen Eneko Zarraoa Garmendia jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eneko Zarraoa Garmendia jauna Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako zuzendariorde lanpostutik kentzea, eta hari eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko azaroaren 30eko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala