Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5502

AGINDUA, 2020ko abenduaren 7koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez jabetza-erregistratzailea izendatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik zegoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa arruntaren ondorioz.

Jabetza Erregistroko lanpostu hutsa betetzeko instruitutako espedientea ikusita, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez egin den deialdiko lehiaketa arruntaren barnean baitago eta 2020ko urriaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak emandako ahalmenak baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fernando Serna Rubio jauna izendatzea Balmasedako Jabetza Erregistrorako, Alba Erostarbe Fernández andrea lekuz aldatu delako.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 7a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala