256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 5 orri.)
- EPUB (308 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5501
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2021. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dituena.
Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen) ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.
Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluak aurreikusten duenez, emakidadunek egin dezaketen ikuskapen bakoitzari dagozkion tarifak Dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira, eta honako hauen arabera eguneratuko dira: «ibilgailuen azterketaren alorrean arauek izan duten bilakaeraren, aurrerapen teknologikoaren eta, hala behar bada, kontsumoko prezioen indizeak izan dituen aldaketen arabera».
Zerbitzuaren emakidadunek gaur egun Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren arloan aplika ditzaketen tarifak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 9ko Aginduan jasotakoak dira. Agindu horren 8. artikuluak honako hau aurreikusten du:
«Ez bada horri buruzko agindurik ematen behar den urtean, orain eguneratutako tarifak urtero eguneratuko dira KPIaren gorabeheren arabera eta urtetik urterako urriko indizea oinarritzat hartuta. Eguneratutako tarifak indarrean jarriko dira urtarrilaren 1etik aurrera».
Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) -%0,8 aldatu da estatu mailan 2020ko urrian.
Bestalde, aipatutako 2019ko abenduaren 9ko Aginduaren azken xedapenetako lehenengoak honako hau aurreikusten du: «Industria-administrazioaren arloko zuzendari eskudunari ahalmena ematen zaio zernahi arazo ebazteko agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatu behar direnean, baita behar diren garapen-xedapenak emateko ere».
Azaldutakoaren esparruan, eta azaldutako zuzenbideko oinarriak, aipatutako aginduak eta aplikazio orokorreko gainerakoak ikusita, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13. artikuluak zuzendaritza horri esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– 2019ko abenduaren 9ko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea; 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 7a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.