Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2020ko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5491

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak 2020an eta 2021ean egiteko dirulaguntzak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez (abuztuaren 24ko EHAA, 180. zk.), euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak 2020an eta 2021ean egiteko dirulaguntzetarako deialdia arautu zen.

Aginduaren 15. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Balorazio Batzordea 2020ko urriaren 28an bildu eta eskabideak aztertu ondoren, dirulaguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen.

Hori dela eta, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 17. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Dirulaguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsonei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren eskaerak baztertzea, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena.– Dirulaguntzaren xede diren proiektuek 2020ko ekitaldian hasita egon edo hasi behar dute, eta 2021eko urriaren 28a baino lehen amaitu beharko dira. Gauzatzeko epea ezingo da atzeratu edo luzatu data horietatik aurrera.

Seigarrena.– Emandako dirulaguntzen ordainketa honela egingo da, aginduaren 20. artikuluan xedatutakoari jarraituz:

a) Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren % 50 ordainduko da esleitzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a, gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta egingo da.

Zazpigarrena.– Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko eta likidazioa egiteko, aginduaren 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoa beteko da. Edozein kasutan, 2021eko urriaren 28a izango da dirulaguntza jaso duten proiektuen egiaztagiriak aurkezteko epearen azken eguna (egun hori barne).

Zortzigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Bederatzigarrena.– Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, agindu honetan ezarritako laguntzak minimis-arauen mendean daude (araudi hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis-laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa, hiru ekitaldi fiskalen edozein alditan.

Hamargarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorrita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 3a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala