Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2020ko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5488

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bitartez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak betetzeko lan-poltsetan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda.

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, Justizia Administrazioko kidegoen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsak ireki ziren (Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoan, Laguntza Judizialeko kidegoan eta Auzitegiko Medikuen kidegoan), Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak esleitutako eskumenak betez (Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzen dituen Agindua).

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2020ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez, aipatutako lan-poltsetan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun balioduneko epea eman zen, zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioak aurkezteko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan. Erreklamazioak behar bezala dokumentatuta aurkeztu behar ziren.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deialdiko lan-poltsetan onartu eta baztertu diren pertsonen behin betiko zerrenda prestatuta, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta Justizia Administrazioko zuzendariaren 2020ko urriaren 14ko Ebazpenaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak betetzeko lan-poltsetan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzea, eta zerrenda hori www.justizia.eus web orrian eta Justiziako langileen atarian argitaratzeko agintzea, eta erreseinarekin ere gauza bera egitea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpenik eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala