255. zk., 2020ko abenduaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5487
AGINDUA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «CEU Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru unitate gehitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko (Araba) «CEU Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru unitate gehitzeko, 2021-2022 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakiak: 010239 eta 01001590.
Izen espezifikoa: «CEU Virgen Niña».
Titularra: Fundación Universitaria San Pablo-CEU.
Helbidea: Batan ibilbidea, 60.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 52 ikaspostu.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
2. artikulua.– Baimendutako unitateen ezarpena progresiboa izango da, eta 2021-2022 ikasturtean unitate bat martxan jarrita hasiko da.
3. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
4. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.