Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2020ko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5484

AGINDUA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezartzen du, eta sistema bakarrean integratzen ditu gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendu-erregimena arautzen dira.

Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.

Beste alde batetik, artikulu horren 3. apartatuak dioenez, enpresa-erakunde eta erakunde sindikal esanguratsuenen ordezkari gisa arituko diren kideak erakunde horiexek proposatuko dituzte, eta Enplegurako Lanbide Heziketaren arloko eskumenak dituen saileko sailburu titularrak izendatuko ditu.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen Aginduan xedatutakoaren arabera.

2020ko azaroaren 12an, Euskadiko Langileen Batasun Orokorraren jakinarazpen bat jaso zen, eta, bertan, eskatzen zen prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordean sindikatu hori ordezkatzen duten ordezkoetako bat aldatzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da dagokion kargu-uztea eta izendapena egitea.

Azaldutako guztiagatik, Euskadiko Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuak proposatuta, eta emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide hau, sindikatuen ordezkari gisa Euskadiko Langileen Batasun Orokorrak (UGT) izendatutakoa, kargutik kentzea:

– Jesús M.ª García de Cos jauna, ordezko kide gisa.

Bigarrena.– Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide hau, sindikatuen ordezkari gisa Euskadiko Langileen Batasun Orokorrak (UGT) izendatutakoa, izendatzea:

– Daniel González Taboada jauna, ordezko kide gisa.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 1a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala