255. zk., 2020ko abenduaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
5483
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez esleitu gabe uzten baita Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2020ko irailaren 15ean emandako Ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (ebazpen horrek Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen; 2020ko irailaren 24ko EHAA, 189 zk.), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Esleitu gabe uztea Europako Gaietarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (taldea: C/D; maila: 18; kodea: 520010/179).
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESUS MARÍA PEÑA MARTINEZ.