254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5471
EDIKTUA, 818/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 818/2018 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:
Judizio horretan epaia eman da 2019-02-22an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu den 818/2018 judizio arruntaren autoak. Prozedura Damborenea prokuradoreak hasi du, Pelaez letraduak defendatzen duen «Iberdrola Clientes, S.A.U.» enpresaren ordezkari moduan, auzi-ihesean den José Manuel Ares Vázquezen aurka.
EPAITZA
Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu den judizio arruntaren demanda. Prozedura Damborenea prokuradoreak hasi du, Pelaez letraduak defendatzen duen «Iberdrola Clientes, S.A.U.» enpresaren ordezkari moduan, auzi-ihesean den José Manuel Ares Vázquezen aurka. José Manuel Ares Vázquez jauna kondenatzen dut «Iberdrola Clientes, S.A.U.» enpresari 27.448,55 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2018ko uztailaren 30etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa, ebazpen honetan ezarritako kondenatik.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.
Jakinarazi bedi.
Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0010 0000 04 0818 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-zenbateko hori kontsignatu izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Jose Manuel Ares Vazquez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.