Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5470

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 375/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 375/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Soldatak Bermatzeko Funtsa.

Abokatua: Estatuaren abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Daniel Francisco Cervera de Arana eta Luisa Campos Garcia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2020-11-23an. Hona hemen epaitza:

Baiesten da Soldatak Bermatzeko Funtsak aurkeztu duen demanda Daniel Francisco Cervera Arana jaunaren eta Luisa Campos García andrearen aurka. Estatuaren abokatutzak gaitu duen letraduak ordezkatu eta lagundu du Funtsa.

Deklaratzen dut Daniel Francisco Cervera Arana jaunak eta Luisa Campos García andreak erantzukizun solidarioa dutela Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurrean, Beti Felipe, SL enpresako administratzaileak direlako. Zenbatekoa 1.047,01 euro da. Daniel Francisco Cervera Arana jauna eta Luisa Campos García andrea solidarioki kondenatzen ditut Soldatak Bermatzeko Funtsari 1.047,01 euro ordaintzera, gehi diruaren legezko interesak: Cervera jaunaren kasuan 2020-12-04tik ordainketa egin arte egoki diren legezko interesak eta Campos andrearen kasuan 2020-09-21etik ordainketa egin arte egoki direnak; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik legezko interesa bi puntu igo ahal izango da.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455. artikulua).

Luisa Campos Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala