Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5463

AGINDUA, 2020ko abenduaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren egungo osaera jakinarazteko dena.

Euskararen Aholku Batzordeari buruzko uztailaren 28ko 99/2020 Dekretuak euskararen alorrean administrazioaren aholkulari den organo horren araubide juridikoa finkatzen du eta, besteak beste, horren osaera zehazten du.

Horrela, 99/2020 Dekretuaren hirugarren artikuluak Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) Batzorde Osoaren osaera arautzen du, eta laugarren artikuluak kideen izendapena arautzen du.

Dekretu horren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatzen ditu, Agindu baten bidez, Dekretuaren 3.1 artikuluko g), h), i) eta j) apartatuetan aipatzen diren kideak.

Horrela, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aipatutako kideak izendatu ditu, 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez. Dekretuaren 3.1 artikuluko g), h), i) eta j) apartatuetan aipatzen diren kideen kargualdia lau urtekoa izango da, eta kargualdia berritu egin daiteke. Kargualdia amaitutakoan, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta Euskararen Aholku Batzorde berria izendatzen den arte, baldin eta kargualdiaren amaiera gertatzen ez bada kideak uzteko eskaera egin duelako. Administrazioak, udalen elkarteek edo Legebiltzarrak edozein unetan kargutik kendu ahal izango ditu g), h), i) eta j.1) apartatuetako kideak.

Kontuan izanda orain arte beti jakinarazi dela Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideen zerrenda, eta izendapenak argitaratzea interes publikokoa dela, honen bitartez lortu nahi da, batetik, izendapen berriak jakinaraztea guztiek horien berri izan dezaten, eta, bestetik, organo horretako Batzorde Osoko kide-taldeari buruz orain arte egon den publizitate-batasunari eustea.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren egungo osaera jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Hauek dira kideak:

– Lehendakaria: Iñigo Urkullu Renteria, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

– Lehendakariordea: Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

– Miren Dobaran Urrutia, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

– M.ª Begoña Pedrosa Lobato, Hezkuntzako sailburuordea.

– Maite Iruretagoiena Ibarguren, IVAPen zuzendari nagusia.

– Lexuri Ugarte Aretxaga, Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria, Arabako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

– Lorea Bilbao Ibarra, Euskara eta Kulturako foru diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

– Garbiñe Mendizabal Mendizabal, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

– Txomin Sagarzazu Ancisar, Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaria.

– Miren Segurola Larrañaga, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkaria.

– Andres Urrutia Badiola, euskaltzainburua.

Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:

– Gotzon Egia Goienetxea.

– Maialen Gurrutxaga Uranga.

– Asier Imaz Telleria.

– Xabier Olabarrieta Arnaiz.

– Andoni Unzalu Garaigordobil.

Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatuak:

– Kike Amonarriz Gorria.

– Estibaliz Amorrortu Gomez.

– Irene Arrarats Lizeaga.

– Mikel Arregi Pérez.

– Miren Azkarate Villar.

– Paul Bilbao Sarria.

– Antton Curutcharry.

– Maite Goñi Eizmendi.

– Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba.

– Iker Salaberria Urkizu.

Euskararen Aholku Batzordearen idazkaria:

– Josune Zabala Alberdi, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 10a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala