254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5450
1917/2020 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Begoña Urcullu San Cristobal andreari Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Javier Saez de Buruaga osasun-zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitu zaizkion.
1525/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioko Javier Saez de Buruagako Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Begoña Urcullu San Cristobal andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioko Javier Saez de Buruagako Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Begoña Urcullu San Cristobal andreari esleitzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioko Javier Saez de Buruagako Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.
Bigarrena.– M.ª Begoña Urcullu San Cristobal andreak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen ardurapean dagoela. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburu funtzioak egin bitartean, bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Izendapen honek ez dakar, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpenaren berri ematea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2020ko azaroaren 27a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.