Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5449

473/2020 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Edurne Arenaza Lamo andrea Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketaren unitateburu korporatibo izendatu den, izendapen askez, Zuzendaritza Nagusian.

Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 9ko 380/2020 Ebazpenaren bidez, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia) Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketaren Unitateburu Korporatibo lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabide bakarra, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Edurne Arenaza Lamo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketaren unitateburu korporatibo Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Edurne Arenaza Lamo andrea izendatzea Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketaren unitateburu korporatibo Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia).

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendaritzari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARIA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala