254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5447
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 14ko Ebazpenarekin (zeinaren bidez deialdi publikoa egiten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko; 2020ko urriaren 29ko EHAA, 214. zk.) laugarren oinarrian xedatutakoarekin,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Oscar Medina Santamaría jauna izendatzea Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde (kodea: 512006; dotazio-zenbakia: 5).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko abenduaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2020ko azaroaren 27a.
Osalaneko zuzendari nagusia,
LOURDES ÍSCAR REINA.