Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5446

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 6ko Ebazpenaren (zeinaren bidez deialdi publikoa egiten baita Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko; 2020ko urriaren 19ko EHAA, 205. zk.) laugarren oinarrian xedatutakoarekin,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Ignacio Olaizola Nogales jauna izendatzea Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazio-zenbakia: 1).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko abenduaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 27a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala