Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5445

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osalaneko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariordea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz eta lege horrek berak ematen dizkidan eskuduntziak erabiliz,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Andoni Gamboa Martinez jauna Osalaneko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde kargutik kentzea (kodea: 512006/5), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko azaroaren 30etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 27a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

LOURDES ÍSCAR REINA.


Azterketa dokumentala