254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5444
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariordea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz eta lege horrek berak ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Francisco Javier Gonzalez Gómez jauna Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde kargutik kentzea (kodea: 512066/1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2020ko azaroaren 30etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2020ko azaroaren 23a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.