Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5443

AGINDUA, 2020ko abenduaren 10ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Segurtasun Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 29ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2020ko azaroaren 5eko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Rosario Iztueta Zaballa andrea Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 46; maila: c, d, 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen honek abenduaren 9tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 10a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala