253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5440
IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 10ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, inskribatutako izatezko bikote bati amaiera emateko alde bakarreko erabakia jakinarazteko dena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako arrazoiren bat dela-eta, eranskinean aipatzen diren pertsonei ezin izan zaie berariaz jakinarazi Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatutako izatezko bikotea eratzeko deklarazioa deuseztatzeko alde bakarreko erabakia.
Hori horrela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa arautzen duen Erregelamenduaren 19.3 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek horren berri izan dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.