253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5428
384/2020 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Arrasateko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten den.
AURREKARIAK
Debagoieneko ESIko zuzendari gerentearen urriaren 6ko 265/2020 Ebazpenaren bidez, Debagoieneko ESIko Arrasateko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin da (2020ko urriaren 21eko EHAA 207. zk).
Deialdian ezarritako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Azaldutakoagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Arrasateko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uztea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako intranetean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2020ko azaroaren 27a.
Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,
LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.