Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5425

1419/2020 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Donostialdeko ESIan Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin den.

Donostialdeko ESIan Aietako Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, honako hauen arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulua, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Osakidetza Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua. Halaber, aintzat hartuko dira honako hauek

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/B1 lanbide-taldean.

b) Honako titulazioetako bat edukitzea:

b.1.– Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatean –edo, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera, Medikuntza Orokorreko mediku eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometatik bat edukitzea–, edo Pediatriako espezialitatean.

b.2.– OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitate Diplomatura, edota Erizaintzako Gradua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

c) 2. HE (derrigortasun-data: 2020-05-20).

d) Lan-esperientzia: gutxienez, lau urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

Lehen Mailako Arretako Unitatea kudeatzeko Memoria Proiektua baloratuko da.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Donostialdeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. 4. artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin, eta dokumentatutako «curriculum vitae»-rekin batera, Donostialdeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Lehen Mailako Arretako Unitateko Memoria Proiektua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean hala dela zehaztu beharko den.

4.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta izangaiei jakinaraziko zaie. Batzorde horren buru Arreta Integratuko zuzendaria, Erizaintzako zuzendaria, idazkari gisa jardungo duen Langileen zuzendaria eta Arreta Integratuko zuzendariordea izango dira.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

5.– Hautatzeko prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagozkion funtzioak esleitzeko. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

6.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

7.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko azaroaren 26a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala