Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5422

1910/2020 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Mercedes Varona Peinador andrea aldi baterako izendatzen den Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentearen ekainaren 19ko 1017/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin dio aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merezimenduei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Mercedes Varona Peinador andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko Buru.

Arau hauek oinarri, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoko erakunde sanitario integratuena, bereziki erakunde sanitario integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Instrukzioa, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoak; eta aplikatu beharreko arauak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mercedes Varona Peinador andrea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin; 2020ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2020ko azaroaren 26a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala