Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5417

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Hizkuntza eta Sistema Informatikoak sailaren erregelamenduaren aldaketa onartzen duena.

Hizkuntza eta Sistema Informatikoak saileko kontseiluaren batzorde iraunkorrak onartu zuen sailaren euskarazko izena aldatzea. Akordio horretan ezartzen denez, Euskaltzaindiak «lengoaia» hitza erabiltzea onartu ondoren, zuzenagoa iruditzen zaie sailari euskaraz «Lengoaia eta Sistema Informatikoak saila» deitzea. Beraz, aldaketaren arrazoia gramatikala baino ez da.

Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak aldaketaren aldeko txostena egin zuen 2019ko azaroaren 14an eta txosten juridikoa ere aldekoa da.

Prozedurari dagokionez, honako hau ezartzen du sailen esparru erregelamenduaren 5.2 artikuluak: «Gobernu Kontseiluari dagokio sailak sortu, aldatu edo kentzeko erabakia hartzea, kasuan zerikusia duten sailek aurretik iritzia emanda eta egoki diren txostenak eginda.»

Aurrekoarekin bat etorriz, Gobernu Kontseiluak, 2020ko azaroaren 3ko bilkuran, onartu egin du «hizkuntza eta Sistema Informatikoak saila» izenaren ordez «Lengoaia eta Sistema Informatikoak saila» jartzea, eta erregelamenduaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu du.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 3an egindako bilkuran onartutakoaren arabera, aldatu egiten da Hizkuntza eta Sistema Informatikoen Sailaren Erregelamendua: sail horren euskarazko izena aurrerantzean «Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila» izango da, eta, beraz, erregelamenduan horri buruz egiten diren aipamen guztiak izen berriari egindakotzat hartuko dira.

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Izendapen aldaketa hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2020ko azaroaren 10a.

Idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala