Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
5415

AGINDUA, 2020ko abenduaren 4koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bosgarren aldiz aldatzen baita Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen agindua.

Herrizaingo sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduaren bidez, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartu ziren eta Larrialdietan Koordinatuta Esku Hartzeko Zerbitzua sortu zen (2001eko irailaren 13ko EHAA, 178. zk.). Agindu hori, gerora, aldatu egin zen, honako hauen bidez: Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 20ko Agindua (2007ko apirilaren 16ko EHAA, 72. zk.); Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2012ko urriaren 8ko Agindua (2012ko urriaren 24ko EHAA, 207. zk.); Segurtasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 1eko Agindua (2016ko irailaren 9ko EHAA, 26. zk.), eta Segurtasuneko sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Agindua (2018ko abenduaren 4ko EHAA, 233. zk.).

Azken urteotako esperientzia kontuan hartuta, taktika operatibo jakin batzuk berrikusi dira, gaur egungo errealitatera moldatzeko eta erantzunaren efikazia areagotzeko. Halaber, hiru taktika berri gehitu dira, egoera berezi batzuetan jarduteko prozedurak hobetzeko asmoz:

1) Egitura kolapsatuetan bilatzeko eta erreskatatzeko EKBE taktika: Egitura-kolapsoren bat duten intzidenteak, tartean biktimak edo desagertutako pertsonak daudenean.

2) Jokabide suizidak dituzten intzidenteetarako JSI taktika. Taktika hau aktibatuko da pertsona batek bere burua hiltzeko ebidentzia esplizitua edo inplizitua dakarren jardueretan. JSI aplikatuko da kasuari lotutako informazioak egiazkoa izateko zantzuak dituenean eta biktimaren benetako edo gutxi gorabeherako kokalekua zein den jakiten denean.

3) PIGM taktika (Euskadiko Larrialdietarako Plan Berezia aktibatzea, itsasertzeko kutsaduraren aurrean –ITSASERTZA–). Taktika honek barne hartzen du dagozkion Larrialdi Erakunde eta Zerbitzuentzako prozedurak eta abisuak aktibatzea, itsasertza kutsaduraren aurrean Euskadiko Larrialdi Plan Berezia aktibatzeari dagokionez.

Taktika operatiboak berregiteko orduan, inplikatutako erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen lankidetza izan da, betiere 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 25. eta 26.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, taktika operatibo berriek Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2019ko abenduaren 18an.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen Herrizaingo sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduaren eranskineko II. atalean aurreikusitako taktika operatiboak aldatzen dira. Zerbitzua sortzen duen agindua.

2.– Inplikatutako zerbitzu guztiei jakinaraziko zaizkie aldatutako teknika operatiboak.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 4a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala