Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2020ko abenduaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5407

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 2koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere, esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzendutako jardueretarako laguntza-lerroan.

Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da, 2020rako.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduan deitutako pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzendutako esku-hartze sozialei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako dirulaguntzen zerrenda, I. eranskinean, eta bestetik, ukatutako eskaeren zerrenda, II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2020rako.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala