252. zk., 2020ko abenduaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEGAZPIKO UDALA
5402
IRAGARKIA, 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Pertsonaleko gaietan dauzkan ahalmenak erabiliz, 2020ko azaroaren 23an egin den Udal Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:
1.– Legazpiko Udal Osoko Bilkurak onartutako Lanpostuen Zerrendarekin bat eginez, 2020. Urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea:
* Kalegarbitzailea:
Sailkapen taldea: E.
Betegabeko lanpostuen kopurua: 1.
Beteko diren lanpostuen kopurua: 1.
Hizkuntza eskakizuna: 1.
Sarbidea: txanda librea.
Harremana: funtzionarioa.
*Nekazaritza eta Hirigintzako Teknikaria:
Sailkapen taldea: A2.
Betegabeko lanpostuen kopurua: 1.
Beteko diren lanpostuen kopurua: 1.
Hizkuntza eskakizuna: 3.
Sarbidea: txanda librea.
Harremana: funtzionarioa.
2.– Honako iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki hori jakinarazten dizut aipatu erabakiak arduralaritza-bideak ahitzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka adierazpena egiten den hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango duzu, horrek egoki deritzun beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotziko ez dizularik.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
Legazpi, 2020ko azaroaren 24a.
Alkatea,
KOLDOBIKE OLABIDE HUELGA.