Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2020ko abenduaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5397

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako foru dekretu-arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 10/2020 Foru Dekretu Araua, azaroaren 17koa, epe luzerako zorpetzearen gehieneko muga 2020ko ekitaldirako handitzen duena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko Osoko Bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 10/2020 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 17koa, Epe Luzerako Zorpetzearen Gehieneko Muga 2020ko Ekitaldirako Handitzen Duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko azaroaren 18an argitaratu zena (221 zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2020ko abenduaren 2a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala