252. zk., 2020ko abenduaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5396
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako foru dekretu-arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 9/2020 Foru Dekretu Araua, azaroaren 10ekoa, Gipuzkoako toki entitateei aplikatzekoak diren ezohiko eta presazko finantza neurriei buruzkoa.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko Osoko Bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 9/2020 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 10ekoa, Gipuzkoako toki entitateei aplikatzekoak diren ezohiko eta presazko finantza neurriei buruzkoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko azaroaren 12an argitaratu zena (217. zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2020ko abenduaren 2a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.