Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2020ko abenduaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5388

AGINDUA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Ceinmark» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua, zeinaren bidez Gizarteratzea goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (abuztuaren 15eko BOE), eta maiatzaren 23ko 63/2014 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipatutako tituluari dagokion curriculuma (maiatzaren 23ko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2021-2022 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48009751.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ceinmark».

Titularra: Bilsan Informática, S.L.

Helbidea: Iturribide, 20-22.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Gizarteratzea» Goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Eraikuntza-proiektuak» Goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila:

○ Obra zibileko proiektuak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

○ Bidaia agentziak eta ospakizunen kudeaketa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Turismo gidaritza, informazioa eta laguntza goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapena goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

○ Gizarteratzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.- Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala