Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2020ko abenduaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAPUEBLA DE LABARCAKO UDALA
5384

IRAGARKIA, 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

ALHAOn argitaratu da, 2020ko abenduaren 4an (138. zk.), Lapuebla de Labarcako Udalaren 2020ko lan-eskaintza publikoa, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez. Eta eskaintzaren laburpena argitaratzen da, honako zehaztasunekin:

Langile lan-kontratudunen plantilla:

Lanpostuaren izena: askotariko eginkizunetarako langilea.

Lanpostu-kopurua: 1 plaza librea.

Kategoria profesionala: administrazio berezia, zerbitzu bereziak.

Taldea: E / A. P.

Titulua: eskola-ziurtagiria edo baliokidea.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: ez da derrigortasun-datarik ezarri.

Destinoa: zerbitzu publikoak.

Arduraldia: lansaio osoa.

Hautaketa-prozesuak deitzeko gehieneko epea 9 hilabetekoa izango da, lan-eskaintza publiko hau ALHAOn argitaratzen denetik hasita.

Lapuebla de Labarca, 2020ko abenduaren 4a.

Alkatea,

MARÍA TERESA CÓRDOBA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala