251. zk., 2020ko abenduaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
5383
AGINDUA, 2020ko azaroaren 26koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean izango duen ordezkaria.
Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24. artikuluko 1. paragrafoan eta 16. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoaren babespean, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Egoitz Laburu Rodriguez jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzorderako.
Bigarrena.– Izendapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.