250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5378
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2020-2021 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko dirulaguntzak emateko dena.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez, 2020-2021 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak baimentzeko eta diruz laguntzeko prozeduretarako deialdia egin zen. 2LE: eskola inklusiboa eta aniztasunerako arreta.
Eskabideen espedienteak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren erakundeei dirulaguntzak ematea. Eranskinean bertan zehazten dira zenbatekoak.
2. artikulua.– Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:
a) Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 20, behin 26.a) artikuluan adierazitako epea igarota, eta berariazko ukorik ez badago.
b) Bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 80, bitarteko oroitza-txostena aurkeztu ondoren. Txosten horretan jasoko da proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den, eta ikasle bakoitzaren banan-banako aurrerabidea ere bai. Txosten hori 2021eko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.