Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5376

EBAZPENA, 2020ko urriaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez ondoko aginduaren babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: Agindua, 2020ko urtarrilaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena; agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zuen, erakunde publikoei zuzenduta (Erein publikoak), 2020ko ekitaldirako.

Ikusi dira aipatutako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak –ebazpen honen I. eta II. eranskinetan (1) eta (2)– eta eskaerekin batera ekarritako dokumentazioa –espediente zenbakiak aipatu eranskinetan agertzen dira–.

Kontuan izan da, besteak beste, Landa Ingurunearen Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera, landa garapeneko politikaren xede orokorrak ondokoak direla: nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea, landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiak zaintzea eta enpresek eta ekonomia egiturek lehiatzeko duten gaitasuna hobetzea eta sustatzea.

Kontuan izanda diruz laguntzen diren jarduketak eta onuradunak, agindu honetan araututako laguntzak ez dira estatuko laguntzak, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluetan jasotakoarekin bat etorrita.

Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena egin du. Batzorde hori 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 10. ebazpen-zatia aplikatuta eratu eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak 2020ko ekainaren 26an emandako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan hartuta aurreko guztia, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean (1) aipatutako erakunde eskatzaileei Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako laguntzak ematea; izan ere, eranskin horretan ondokoak zehazten dira: pertsona onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta guztizko zenbatekoa, zeina 2.802.768,28 euro baita.

Jarduketak gauzatzeko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da; deialdiko urtean hasi beharko da, eta, hala badagokio, 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren hamabosgarren ebazpen-zatiko bigarren puntuan ezarritako gehieneko epea gainditu gabe luza daiteke.

Dirulaguntza 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 16. ebazpen-zatian ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Beharrezko direnean baimenak edota lizentziak, horiek ematea ezinbestekoa izango da laguntza kobratzeko.

Diruz laguntzeko moduko proiektua ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean proiektua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean (2) aipatutako erakunde eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako laguntzak, eta eranskin horretan erakunde eskatzailea eta ukatzearen zioak zehaztea.

Hirugarrena.– Laguntza ematen zaion proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten proiektuetako inbertsioei ondorengo bost urteetan gutxienez ez bazaie eusten, laguntzak eten egingo dira, eta eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo zati batean.

Laugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala