Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5373

1343/2020 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan erizaintzako zuzendaritzako ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.

Donostialdeko ESIko erizaintzako zuzendaritzako ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) hutsik dago. Hori dela eta, lanpostu hori izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza-gerentzia honek, hala ezartzen baita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan. Aintzat hartuko dira aurrekoak eta honako oinarri hauek

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea B1 lanbide-taldean.

b) B1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.

c) Gutxienez 4 urteko lanbide-esperientzia B1 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako baldintzak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Esperientzia erizaintzako unitateen kudeaketan.

– Gutxienez 4 urteko esperientzia kirurgia-arloan eta zainketa intentsiboetan.

– Material sanitarioa eta kirurgikoa erabiltzen jakitea eta esperientzia izatea.

– Materialak baloratzeko batzorde teknikoetan parte hartu izana.

– Oinarrizko ingeleseko maila, osasun arlokoa.

– SAPen eta beste aplikazio korporatibo batzuen erabilerari buruzko ezagutzak eta/edo esperientzia lanpostuari lotutako materialak, biltegiak eta erosketak kudeatzearen arloan.

Elkarrizketa pertsonal bat eskatu ahal izango da izangai bakoitzarekin, eskatutako lanposturako egokia den ebaluatzeko.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskara jakitea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesatuek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g. 20014 Donostia. Gipuzkoa) bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin, «curriculum vitae» dokumentatuarekin batera. Agiriek honela egon behar dute:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak; kasu horretan, eskabidean jaso beharko da hala dela.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, egin beharreko eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, aurkeztutako izangaiek egindako eginbide osagarriak jasoko dira (eginbiderik badago), bai eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak ere.

6.– Hautatzeko prozedura.

Ez dira kontuan hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako jada lortu ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzen duen ebazpena.

Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2020ko azaroaren 18a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-kudeatzailea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala