250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (267 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5372
1341/2020 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan Altzako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.
Donostialdeko ESIan Altzako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza-Gerentzia honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, honako hauen arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulua, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua. Halaber, aintzat hartuko dira honako hauek
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/B1 lanbide-taldean.
b) Honako titulazioetako bat edukitzea:
1) Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatean, edo, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera, Medikuntza Orokorreko mediku eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometatik bat edukitzea, edo Pediatriako espezialitatean.
2) OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitate Diplomatura, edota Erizaintzako Gradua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
c) Hizkuntza-eskakizuna 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
d) Lan-esperientzia: gutxienez, 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
– Lehen Mailako Arretako Unitatea kudeatzeko Memoria Proiektua baloratuko da.
– Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua:
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ESI Donostialdeko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin, eta dokumentatutako «curriculum vitae»-arekin batera, Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Lehen Mailako Arretako Unitateko Memoria Proiektua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean hala dela zehaztu beharko den.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta izangaiei jakinaraziko zaie. Batzorde horren buru Arreta Integratuko zuzendaria, Erizaintzako zuzendaria, idazkari gisa jardungo duen Langileen zuzendaria eta Arreta Integratuko zuzendariordea izango dira.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautatzeko prozedura.
Ez dira kontuan hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako jada lortu ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagozkion funtzioak esleitzeko. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.
Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 18a.
Zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.