Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5371

AGINDUA, 2020ko azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Hezkuntza Saileko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostu 1 betetzeko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek, honako oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean ezarritako betekizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez deitutako lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.– Hautagaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

Titulu akademikoak.

Administrazio publikoan betetako lanpostuak.

Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta hautagaiak egokitzat jotzen dituen bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, eskabidearekin batera. Halaber, egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua: 1.

– Izena: Ikuskari Zentrala.

– Lekua: Ikuskaritza Nagusia.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Titulazio-taldea: A taldea.

– Kidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileak.

– Berariazko osagarria: 7.761,04 euro.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a, gainditutako derrigortasun-datarekin.

Betetzeko baldintzak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan, edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzia-egoeran egotea.

Halaber, parte hartu ahal izango dute, EAEko administrazioan zerbitzu aktibora itzuliz edo prozedura honen bidez, egoera hauetan dauden lehen aipatutako kidegoko karrerako funtzionarioek: derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean zerbitzu aktiboan, etendura-egoeran eta norbere interesagatiko eszedentzian, betiere egoera horietarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute.


Azterketa dokumentala