250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5369
1352/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Juan José López Aldaz jauna Erradiodiagnostiko zerbitzuko Administrazio taldeburu izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
1055/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan Erradiodiagnostiko zerbitzuan Administrazio taldeburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia onartu zen.
Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Juan José López Aldaz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Erradiodiagnostiko zerbitzuko Administrazio talde-buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan José López Aldaz jauna izendatzea Erradiodiagnostiko zerbitzuko Administrazio taldeburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko azaroaren 16tik aurrera izan ditu ondorio ekonomikoak eta administrazio-arlokoak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eustea. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraziko zaie.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 19a.
Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.